Laguntzeko beste era batzuk

Diru-ekarpenak egitea ez da, ordea, Lurgaia Fundazioarekin elkarlanean aritzeko modu bakarra. Zure lanarekin, zure ideiekin, zure ekimenekin, zure harremanekin edo zure lursailekin ere lagundu dezakezu..

  • Borondatezko lana eginez. Lurgaia Fundazioko boluntario izan nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin, eta gure jardueretan parte hartzeko deialdi guztien berri izango duzu.
  • Zure lursailak lagaz. Lursail bat baduzu, eta, baso autoktonoak berreskuratzeko eta zaintzeko lur-jabeen sarean parte hartuz, Euskal Herriko natura-ondarea babesten eta hobetzen lagundu nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin. Lankidetza-mota hauetakoren bat adostu dezakegu:
    • Kontserbazio-hitzarmena (baso autoktono baten jabe bazara eta izaten jarraitu nahi baduzu).
    • Erabiltzeko lagapena (baso autoktonoa aldatu nahi baduzu, jabe izateari utzi gabe).
    • Lursailen salmenta edo dohaintza (jabe izaten jarraitu nahi ez, baina natura babesteko erabil dadin nahi baduzu).
  • Zure ideiak emanez.
  • BBKren LURGAIA Visa Nakar txartel berria doan eskuratuz.
  • LURGAIAren DENDAN erosiz

Todas las fotografías son propiedad del fotógrafo de la naturaleza y patrono de la fundación Joseba del Villar y de la Fundación Lurgaia, estando prohibida su copia o reproducción