Aurkezpena

Lurgaia Fundazioa (lehen, Urdaibai Fundazioa) 2002an sortutako irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatu bat da, eta EAEko natura-ondarearen kontserbazioa eta kudeaketa ditu xede. Espainiako estatu osoa du jarduera-eremutzat, baina, praktikan, jarduera gehienak Euskal Autonomia Erkidegoan egiten ditu.

Biodibertsitatearen kontserbazioa eta ingurune naturalaren kudeaketa dira Lurgaia Fundazioaren jardueren ardatzak. Hauek hartzen dira ingurune naturaltzat: espezieak, habitatak, haiekin lotutako prozesu ekologikoak eta paisaia.

Hala, lurraldearen kudeaketan esku hartzen du, lursail pribatuen eta publikoen kudeaketa jasangarriaren bidez (pribatuak, dohaintza bidez, erabiltzeko lagata, alokatuta edo erosita; publikoak, emakida edo partzuergo bidez), arriskuan dauden espezieak babesteko eta berreskuratzeko planak martxan jartzen ditu, ikerlanak sustatzen eta gauzatzen ditu, eta natura babesteko dibulgazio- eta sentsibilizazio-jarduerak egiten ditu.

roblemachado

Zoroak behar ditugu, uzta jasotzeko asmo barik ereingo dutenak. Fruitua eskuratzeko zuhaitza botatzen duten zentzudunak behar baino gehiago dira, zoritxarrez.
Antonio Machado

Todas las fotografías son propiedad del fotógrafo de la naturaleza y patrono de la fundación Joseba del Villar y de la Fundación Lurgaia, estando prohibida su copia o reproducción