Borondatezko lana

Baso naturalen zaintze- eta berreskuratze-lanak zeregin asko barne hartzen ditu, besteak beste, haziak biltzea, landatzea, entresaka egitea, sasiak garbitzea eta landare inbaditzaileak kentzea.

Bestalde, Quercus Programa gizarteratzeko modurik egokiena da herritarrek jardueretan parte hartzea sustatzea eta erraztea.

Horrexegatik, boluntariotzaren alde egin du Lurgaia Fundazioak, Quercus Programan herritarrak inplikatzeko eta haiek parte hartzeko bide gisa. Hala, programa horretako jardueretan bere lanarekin eta ilusioarekin laguntzeko gonbidapena egiten diogu jendeari, bazkide izan ala ez.

Todas las fotografías son propiedad del fotógrafo de la naturaleza y patrono de la fundación Joseba del Villar y de la Fundación Lurgaia, estando prohibida su copia o reproducción