Mikroerreserbak proiektua

Flora mehatxatuaren mikroreserbak sortzeko proiektuari ekin genion 2006an.

Lehenengo mikroerreserba Arratzuko udalerrian esfagnale bat zaintzeko eta kudeatzeko sortu zen. Lurgaia Fundazioak kudeatutako eta zaindutako lur-eremu horretan, lursail txiki bat hesitu zen ganadua sartzea eta bazterrak zanpatzea eragozteko, itsas mailan bereziki bitxia den ingurune hori babesteko arrisku-faktore nagusia baitzen, hain zuzen ere.

2007an, bigarren mikroerreserba sortzeko zegozkion akordioak itxi ziren administrazio eskudunekin (Sopuertako Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia). Bizkaiko Lurralde Historikoko Ophioglossum lusitanicum garo mehatxatuaren hiru populazioetako bat babestea zen lehentasunezko helburua. Borondatezko lan-jardunaldi batean, garrantzi handiko populazio hori babesteko itxitura egin zen.

Ordu ezkero, eremu horietan mantentze-lanak egiten jarraitzen dugu, eta etorkizunean flora mehatxatua babesteko beste mikroerreserba batzuk sortzea espero dugu.

Todas las fotografías son propiedad del fotógrafo de la naturaleza y patrono de la fundación Joseba del Villar y de la Fundación Lurgaia, estando prohibida su copia o reproducción