Dunak proiektua

Areatzako hondartza Bizkaiko Lurralde Historikoko mendebaldeko muturrean dago, Muskiz eta Zierbena artean, Barbadun ibaiaren bokalean. Toki txiki horretako ekosistemak garrantzi ekologiko handikotzat hartzen dira, eta Europako Erkidegoko Leku Garrantzitsua den Barbadunen itsasadarrean dago. Horrez gain, nabarmentzekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko Flora Mehatxatuaren Katalogoan dauden flora-espezie batzuk daudela han.

Gaur egun, gizakiaren presio handia jasaten ari dira duna horiek, Bilbo handiko biztanle askok, batez ere ezkerraldekoek, sarri bisitatzen duten aisialdiko eremua baita. Erabilpen intentsiboaren ondorioz, ingurua narriatzen eta ingurumen-balioak urritzen ari da pixkana-pixkana.

Hori dela eta, 2008an Muskizko dunak babesteko eta haiei balioa emateko proiektuari ekin zitzaion Lurgaia Fundaziotik, Muskizko Udalaren laguntzari eta finantziazioari esker. Era berean, eta hasitako jarduerak osatzeko, Zierbenako udalerrian egin zen proiektua 2009an, Euskal Herrian dagoen Ononix natrix spp. ramosissima espezieko populazio bakarra babesteko helburuarekin; proiektu hori ere Zierbenako Udalaren laguntza eta finantziazioari esker egin zen.

Proiektu horien helburua da Muskiz eta Zierbena udalerrietako Areatzako hondartzako dunak sufritzen ari diren degradazioa geldiaraztea, bi jarduera nagusi hauekin:

  • Jende-igarotzearen eraginarekiko eremu sentikorren eta garrantzitsuenetan babes-hesiak jartzea.
  • Espezie exotiko inbaditzaile arriskutsuenak, adibidez Oenothera spp. eta Carpobrotus edulis, kentzea.
  • 2627
     

Ingurumeneko borondatezko lanaren bidez gizarteak espezieen kontserbazioan parte hartzea da balio-emate hori gauzatzeko modu interesgarri bat. Horregatik, proiektu horiei 2008an ekin genienetik, jende askok parte hartu du modu altruistan.

Areatzako hondartzan, Muskizko udalerriari dagokion eremuan, hesiaren mantentze-lanak hamabostean behin egitea erabaki zen; gorabehera gehienek hesola-erortzeekin (berez edo bandalismoagatik) eta soka-eteteekin (hondatua edo moztua) dute zerikusia. Horrez gain, informazio-kartel berriak jarri dira.

Espezie exotiko inbaditzaileak errotik kentzeko eta urtean-urtean ekosistema baliotsu horren degradazioa gelditzeko lanean aurrera egiteko ere ingurumeneko borondatezko lan-jardunaldiak egin dira.

Todas las fotografías son propiedad del fotógrafo de la naturaleza y patrono de la fundación Joseba del Villar y de la Fundación Lurgaia, estando prohibida su copia o reproducción