Biodibertsitatea Programa

Euskal Herriko naturak mendeetan jasan dituen aldaketen ondorioz, paisaiak zein ekosistemen egiturak eta funtzionamenduak ez dute batere antzik jatorrizkoekin. Hala, lehen gure lurraldean ugariak, edo, gutxienez, ohikoak ziren espezie asko eta asko urritu egin dira, banaketa-eremua murriztua dute, eta, kasu batzuetan, desagertu egin dira.

Hona hemen horri buruzko datu batzuk:

  • Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoan 151 landare daude guztira.
  • Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoan 145 ornodun daude guztira.
  • EAEko 40 flora- eta fauna-espezie daude Europako espezie mehatxatuenen artean (Habitatak Direktiba).

Espezie mehatxatuenen edo ahulenen egoera hobetzen laguntzea du helburu BIODIBERTSITATEA PROGRAMAk. Horretarako, espezie-aberastasunari, -banaketari eta -ekologiari buruzko azterketak egiten dira, eta populazioak sendotzeko eta lurraldea kudeatzeko proiektuak gauzatzen dira, fauna eta flora zaintzeko asmoarekin.

Todas las fotografías son propiedad del fotógrafo de la naturaleza y patrono de la fundación Joseba del Villar y de la Fundación Lurgaia, estando prohibida su copia o reproducción